Oria Sport Wear-n etengabe gaude hornitzaile hoberenekin eta berritzaileekin harremanetan. Haiek entzun egiten digute, eta horren arabera gure bezeroen behar eta nahietara egokitzen diren ehunak eta zuntzak diseinatzen dituzte. Era berean, gure partetik urteetan zehar eskuratu dugun ezagutza guztia transmititzen diegu, modu honetara teknologia berritzaileenarekin eginiko arropa pertsonalizatuak sortuz.
Feed-back honen haritik, hainbat ezaugarri ezberdin dituzten ehunak sortzen dira: Ehun bionikoak, ekologikoak, hidropelenteak, urra gaitzak…
Egun erabiltzen diren teknologia berri guzti hauek, gure kolaboratzaileei esker daude gure eskuetan. Izan ere, ehunen ezagutza zabala duten hainbat enpresekin etengabe harremanetan egoten saiatzen gara. Alegia, kirol eta lanerako arropa eskaintzen dituzten puntako enpresak.