IDENTIFIKAZIO DATUAK
- Webgunearen titularra: ORIA SPORT WEAR, S.L.
- IFK: B75205732
- Helbidea: Urola Kalea 8, Pab. 1
- Telefonoa: +34 943 737 044
- Posta Elektronikoa: rakel@oriasportwear.com
XEDEA
Webgune honen arduradun eta zerbitzu-emaileak, dokumentu hau jartzen du erabiltzaileen eskura, Informazioaren Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko 34/2002 Legean (LSSI-CE) ezarritako betebeharrak betearazteko, bai eta webgunearen erabiltzaile guztiei webgunearen erabilera-baldintzei buruzko informazioa emateko ere.
Webgunera sartzean erabiltzaileak bere osotasunean erabilera-baldintzak ulertzen dituela esan nahiko du, baita hauek onartzen dituela ere. Erabiltzaileak webgunea eta bertan eskaintzen diren zerbitzuen baldintzak errespetatzeko eta informazioa legearen aurka doazen jardueretarako ez erabiltzeko konpromisoa hartzen du.
Zerbitzu-emaileak edozein unetan eten ahal izango du bere webgunerako sarbidea, legearen, fede onaren edo baldintza orokor hauen aurkako erabilera antzematen badu. Zerbitzu-emaileak webguneko edozein informazio aldatzeko eskubidea du, betebehar horiek aurrez jakinarazi edo erabiltzaileei jakinarazteko derrigorrik gabe eta abisu bezela webgunean argitaratzea nahikotzat hartuta.
WEBGUNE ERABILERA ETA ERABILTZAILEEN BETEBEHARRAK
Erabiltzaileak webguneko edukia eta bertako zerbitzuak behar bezala, erabiltzeko konpromisoa hartzen du, indarrean dagoen legeria urratu gabe eta orokorrean onartutako erabilerak eta orden publikoa errespetatuz.
Debekatuta dago webgunearen legez kanpoko erabilera kaltegarria.
ORIA SPORT WEAR, S.L. webguneak eskaintzen dituen edukiek eta zerbitzuek pertsonaren duintasun printzipioa, gazteen eta haurren babesa, arraza, sexua, erlijioa, iritzia, nazionalitatea, ezgaitasuna edo beste edozein alderdiren erabateko bereizketa sozial eta pertsonala ez egitea bermatzen du.
Webgunearen Lege Ohar honek ez dio erabiltzaileari berariaz ematen diren edukien erabilera, aldaketa, ustiapen, erreprodukzio, banaketa edo komunikazio publikoa ematen.
Atarian bildutako edukiak ORIA SPORT WEAR, S.L.-ren jabetzakoak dira edo jabetza legitimoaren ezarpenetan aurkitzen dira.
ORIA SPORT WEAR, S.L.-ek publizitate engainagarria ez burutzeko konpromisoa hartzen du. Beraz, hurrengo hauek debekatuta gelditzen dira:
- Baimendurik ez dauden era guztietako merkataritza edo publizitate-helburuetarako erabilpenak.
- Erreproduzitze, argitaratze, banatze edo aldaketa oro, betiere ez dagoenean legezko titularren aldez aurreko eta idatzizko baimenarik.
- ORIA SPORT WEAR, S.L.-ren edo haren legezko titularren eskubideak urratzea.
JABETZA INTELEKTUALA ETA INDUSTRIALA
Erabiltzaileak webguneko edukien eta beste edozein elementuren gaineko jabetza industrialaren eta intelektualaren eskubide guztiak ORIA SPORT WEAR, S.L. -renak edo webgune honen baimenetan adierazten den jabearenak direla onartzen du.
Erabiltzaile batek edo hirugarren batek webgunean eduki jakin bat sartzeagatik, jabetza intelektualeko eskubide legitimoak urratu zaizkiola uste badu, horren berri eman beharko dio ORIA SPORT WEAR, S.L. -ri, honako hau adierazita:
- Ustez urratutako eskubideen titularra den interesdunaren datu pertsonalak edo erreklamazioa interesduna ez den hirugarren batek aurkezten badu, zein ordezkaritzarekin jarduten duen adieraztea.
- Jabetza intelektualeko eskubideek babestutako edukiak eta horien webguneko kokapena adieraztea, adierazitako jabetza intelektualeko eskubideen egiaztapena eta interesduna jakinarazpenean emandako informazioen egiazkotasunaren erantzule egiten duen berariazko adierazpena.
ESTEKAK
Webgune honek beste webgune propio batzuetarako estekak eta hirugarrenen jabetzakoak diren edukiak eskaintzen ditu.
Esteken helburu bakarra erabiltzaileari esteka horietara sartzeko aukera ematea da. ORIA SPORT WEAR, S.L. ez da, inola ere, esteka horietatik erator daitezkeen emaitzen erantzule.
Webgunetik atarira lotzeko edozein gailu tekniko ezarri nahi duen erabiltzaileak ORIA SPORT WEAR, S.L. -ren baimen idatzia lortu beharko du aldez aurretik. Lotura ezartzeak ez du inola ere esan nahi ORIA SPORT WEAR, S.L.eta lotura ezartzen den gunearen jabearen arteko harremanik dagoenik, ezta ORIA SPORT WEAR, S.L. -k onartu edo onetsi duenik ere.
Esteka ezartzen den webguneak ez du ORIA SPORT WEAR, S.L. -ren marka, izendapen, logotipo, eslogan edo bestelako zeinu bereizgarririk izango, berariaz baimendutakoak izan ezik.
ALDEBAKARREKO ALDAKETA ETA IRAUPENA
ORIA SPORT WEAR, S.L. -k webgunearen aurkezpena eta konfigurazioa eta Lege-Ohar hau edozein unetan aldatzeko eskubidea izango du, aldez aurretik jakinarazteko beharrik gabe.
BERMEAK ETA ERANTZUKIZUNA BAZTERTZEA
ORIA SPORT WEAR, S.L. -k ez du inolako bermerik ematen eta ez da inola ere entzule egiten honako arrazoi hauengatik sor litezkeen kalteengatik:
- Webgunearen edo haren zerbitzu edo edukien erabilgarritasun eza, mantentze-lanak eta funtzionamendu eraginkorra.
- Birusak, programa maltzurrak edo kaltegarriak egotea edukietan.
- Erabiltzaileek legez kontra, zabarkeriaz edo iruzurrez erabiltzea webgunea, haren zerbitzuak edo edukiak, Lege-Ohar honen eta fede onaren, oro har onartutako erabileren edo ordena publikoaren aurka.
DATU PERTSONALEN TRATAERA
ORIA SPORT WEAR, S.L. -ren webguneko "Pribatutasun-Politikan" jasotzen den bezala, tratatzen eta kudeatzen dituen datuen araberako segurtasun-mailak hartu dira eta eskura dituen bitarteko eta neurri tekniko guztiak sartu ditu konfidentzialtasuna bermatu eta hauen erabilera txarra, aldaketa desegokiak eta lapurketak saihesteko.
APLIKATU BEHARREKO LEGERIA ETA JURISDIKZIOA
Baldintza hauek Espainiako legediak arautuko ditu, webgunera sartzearen ondoriozko edozein eztabaidaren aurrean, Gipuzkoako epaitegi eta auzitegien menpe (Espainia).
KONTAKTUA
Edozein erabiltzailek Lege-Ohar honi buruzko zalantzarik edo honi buruzko iruzkinen bat izanez gero, rakel@oriasportwear.com helbidera idatziz jakinarazpen bat bidal dezake.