Oria Sport Wear-en inguruko lurralde eta pertsonekin konprometituta gaude. Gure misioa, kalitate gorena bermatzen duten zuntzeko kirol produktuak sortze da, gure bezeroei ongizate eta poztasuna eskaintzeko.
Modu honetara, sozietatea hobetzeko konpromezua hartuz kirol aktibitatearen, ingurumenaren, berdintasunaren eta aberastasunaren banaketa arduratsu baten bidez. IKUSKERA: Inguruko lurraldearekiko dugun konpromezua, materia prima egoki eta arduratsuen aukeraketarekin hasten da, gure kolaboratzaileen arteko ordainsari bidezko batekin eta bai kluben, instituzio, enpresa eta bezero partikularren behar eta aukeretara egokitzen den politika bat moldatuz. Oria Sport Wear-tzat oso da garrantzizkoa gauzak gure lurraldean modu garden batean egitea. Horregatik, “hand made in the Basque Country” ez da soilik gure arropetan azaltzen den kondaira bat, gure negozioaren ikuskera bat baizik, zeina ehun eta osagarrien aukeraketa egoki batekin hasten den. Ikerketa eta garapen konstante bat mantentzea ere garrantzizkoa da, kalitate altuko arropa sortzeko diseinu pertsonalizatuak eta denboran zehar iraunkorrak diren produktuak eskainiz. Hori dena, egun indarrean dauden teknologia berriak erabiliz, ingurumena errespetatuz eta gure bezeroen nahiak kontuan hartuz.
Oria Sport Wear-n etengabe gaude hornitzaile hoberenekin eta berritzaileekin harremanetan. Haiek entzun egiten digute, eta horren arabera gure bezeroen behar eta nahietara egokitzen diren ehunak eta zuntzak diseinatzen dituzte. Era berean, gure partetik urteetan zehar eskuratu dugun ezagutza guztia transmititzen diegu, modu honetara teknologia berritzaileenarekin eginiko arropa pertsonalizatuak sortuz.
Feed-back honen haritik, hainbat ezaugarri ezberdin dituzten ehunak sortzen dira: Ehun bionikoak, ekologikoak, hidropelenteak, urra gaitzak…
Egun erabiltzen diren teknologia berri guzti hauek, gure kolaboratzaileei esker daude gure eskuetan. Izan ere, ehunen ezagutza zabala duten hainbat enpresekin etengabe harremanetan egoten saiatzen gara. Alegia, kirol eta lanerako arropa eskaintzen dituzten puntako enpresak.
Oria Sport Wear Ibarran kokatzen da. Euskal Herriko Gipuzkoa probintzian dagoen herrian, hain zuzen ere Tolosaldeako eskualdean. Egun esku arteko proiektuan parte hartzen dugun partaide guztiak, lurralde berekoak gara eta oso kontziente gara egunerokotasunean azaltzen diren esfortzu eta dedikazioaz. Gauzak ondo egitea, lan giro egoki bat sortzea eta gure bezeroen desirekin lerrokatuta joatea dira gure baloreak. Hori dena, iraganaldia kontuan hartuz eta etorkizunari optimismoz begiratuz. Hori dela eta, gure bezeroekin era pertsonal batean lan egitea gustatzen zaigu, gure lantegia bisita dezaten eta kirol produktuak ahalik eta gehien pertsonalizatuz