Efecto pintura

Blog

Oria Sport Wear eta Alpino Uzturre, kalitatezko arropa teknikoa egiteko konbinazio ezin hobea

Oria Sport Wear eta Alpino Uzturre, kalitatezko arropa teknikoa egiteko konbinazio ezin hobea

Duela urte batzuetatik hona, Oria Sport Wearrek eskuz esku lan egiten du Alpino Uzturre kirol-taldearekin, bere arropa pertsonalizatua egiteko.

Alpino Uzturre 1956an jaio zen Tolosan. Geroztik, jarduerak ez du parentesirik izan: Euskal Herri osoan zehar egiten dituzte txangoak, Laponia edo Groenlandia bezalako lekuetara espedizioak... Gainera, iraupen-eskiko talde bat dute, proba askotan, eskaladan... parte hartzen jarraitzen duena. Gaur egun, 400 bazkide baino gehiago dira.

Klub honen balioak eta filosofia bat datoz Oria Sport Wearrekin. Hori dela eta, mendiko kirol-arropa egiteko eskatu zigutenean erronka hartu genuen zalantzarik gabe.

Ingurunea eta ehun bereziak ezagutzeari, teknologia berritzaileenak erabiltzeari eta Alpino Uzturreren diziplina bakoitzaren beharrak eta ezaugarriak ezagutzeari esker, patroi, diseinu eta ehun onenak dituen arropa tekniko bat egitea lortu da. Arropa tekniko erosoa, Uzturre Klub Alpetarreko kirolariek arrakasta izaten eta kirolaz gozatzen jarrai dezaten.

.

ORIA SPORT WEAR-an, norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu dena ondo dabilela ziurtatzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu gure cookien politika. Cookie guztiak onar ditzakezu "onartu" botoia sakatuta, edo zure aukera pertsonalizatu dezakezu, KONFIGURATU EDO BAZTERTZEKO AUKERA SAKATUTA