Efecto pintura

Blog

"Es un reto que nos ilusiona muchísimo y a la vez nos enorgullece"

"Es un reto que nos ilusiona muchísimo y a la vez nos enorgullece"

Oria Sport Wearrek eskulariak jantziko dituela iragarri ondoren, Rakel Uribeetxeberria Oria Sport Wear proiektuaren koordinatzailearekin hitz egin dugu

Zer esan nahi du zuentzat buruz burukoak janzteak?
Pilota eskolak, euskal kirol estrategikoen klub eta federazio asko (txirrindularitza, arrauna, mendi lasterketak eta Herri Kirolak) jantzi ondoren, pilotaren profesionalak janzteko denbora kontua zen. Erronka horrek ilusio handia sortzen digu, eta, aldi berean, harrotu egiten gaitu.

Nola sortu zen aukera?
Kasualitate pilo bat izan zen, eta bidean aurkitu ginen.

Zer jantzi egin dira?
Hauek dira banatu diren jantziak: jokorako kamiseta eta galtza zuriak, kamisetak, entrenamendurako galtza motzak eta jertseak, paseorako txandaleko galtzak eta izerditegia, jaka bigungarria, eskumuturrekoak, zapatilariak, motxilak eta kirol-poltsak.

Nola egiten dira manomanisten jantziak?
Ehunak mimoz bilatu dira kirol honen emaitza optimo baterako, transpiragarritasuna, elastikotasuna, erosotasuna eta diseinu esklusiboak. Teknika beti erabiltzen duguna da, sublimazioa, ikusgarriagoak, erosoagoak eta arinagoak izan daitezen.

 

ORIA SPORT WEAR-an, norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu dena ondo dabilela ziurtatzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu gure cookien politika. Cookie guztiak onar ditzakezu "onartu" botoia sakatuta, edo zure aukera pertsonalizatu dezakezu, KONFIGURATU EDO BAZTERTZEKO AUKERA SAKATUTA